Скачать презентацию Ez da aski herriak galdetzea zertan datzan Скачать презентацию Ez da aski herriak galdetzea zertan datzan

249e8d7d26c07e2a19ed96391564fbf7.ppt

  • Количество слайдов: 8

 Ez da aski herriak galdetzea, zertan datzan legeari leial izatea. Hau da orain Ez da aski herriak galdetzea, zertan datzan legeari leial izatea. Hau da orain beharrezko: zertan datzan galdetzea errukiaren Jainkoari leial izatea. Jesusek aurrez aurre jartzen du jendea, ez lege-maisuek aipatzen dituzten lege haiekin, baizik Jainko errukitsuarekin. Jainkoaren erreinuan inporta duena, ez da jende lege-betetzailea ukaitea, baizik Jainkoaren antza duten eta hura bezalako onak izaten saiatzen diren seme-alabak ukaitea. Jainkoaren egiazko nahiaren bila, askatasun harrigarriz ibili da Jesus. Ez da arduratu, inolaz ere, moral kasuistikako arazoen inguruan eztabaidatzeaz; jendeari zerk on egin diezaiokeen bilatu du zuzenean. Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea da legearen sintesia, lege-sistema osoari argi berria ematen dion printzipio gorena. Dena erlatibizatzen du maitasunak. Agindu bat ez bada maitasunetik aterea edo maitasunaren aurka badoa, zentzurik gabe gelditzen da; ez du balio bizia, Jainkoak nahi duen hura, eraikitzeko. (Jose Antonio Pagola, Jesus: hurbiltze historikoa) Testua: Markos 12, 28 -34 / Urteko 31. Urtea B / 2015 -11 -01. Iruzkinak eta aurkezpena: Asun Gutiérrez Cabriada. Euskaraz: D. Amundarain. Musika: Veracini, Sonata 3. zk. Largo (Cantabile).

 Mk 12, 28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein Mk 12, 28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion: «Zein da agindu guztietan nagusiena? » Ez da jakin-min intelektual hutsa. Funtsezkoaren bila buru-belarri dabilen lege-maisu bat da gure gizona. Debekuen eta ezarpenen kopuru gehiegizkoak ─613─ ez zuen uzten egiaz inportantea zena ikusten. Gaur egungo Kode Kanonikoak 1752 kanon ditu. Funtsezko gauza da oinarrizkoa den hura bigarren mailakoa den hartatik bereiztea, eta bigarren mailakoa oinarrizko ez bilakatzea. Jesusek funtsezkoa bilatzea eta bizitzea gomendatzen digu. .

29 Jesusek erantzun: «Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat 29 Jesusek erantzun: «Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da! 30 Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz. Ez Jainkoa, eta gainerakoak dira maitatzen legearengatik, baizik erabaki aske eta pertsonalez. Jesusen Agindua mandatu bat da, gonbit bat, askapen bat, zoriontasun bat, erantzun bat.

Bikoitza da lehenengo eta oinarrizko agindua. Agian, sarritan erortzen gara lagun hurkoarekiko maitasuna hautazkotzat Bikoitza da lehenengo eta oinarrizko agindua. Agian, sarritan erortzen gara lagun hurkoarekiko maitasuna hautazkotzat edota bigarren mailakotzat hartzeko tentazioan eta errorean. Bibli hizkuntzan, «zeure burua bezala» delakoak zeure etxekoak bezala esan nahi du, maiteen dituzun pertsonak bezala. Guztiak maitatzekoa da gonbita, geure familia maite dugun bezala, geure adiskideak bezala, samurtasun, solidaritate, eskuzabaltasun, sakontasun, bihotz-zabaltasun, sakontasun… beraz. 31 Eta hona bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.

Ez da hauek baino agindu handiagorik. Argi-argi mintzo da Jesus; gauzak korapilatu gabe; hari Ez da hauek baino agindu handiagorik. Argi-argi mintzo da Jesus; gauzak korapilatu gabe; hari ulertu eta jarraitzeko, ez da zertan burua zamatu kanon eta katixima askoz. Hura maitatzeko era bakarra, gainerakoak hark bezala maitatzea da, hark maite gaituen bezala, geure burua maite dugun bezala, bestek gu maitatzea nahi dugun bezala. Zein lege, zein arau, zein ohitura… ipini ohi dut neure bizitzan maitasunaren gainetik?

Lege-maisuak, orduan: «Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean. Lege-maisuak, orduan: «Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean. 33 Bera bihotz 32 bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da. Lan bulegoa Jende askok ez du sentitzen Jainkoak maite duela, zail gertatzen zaio gainerakoak anai-arreba dituela sentitzea. Jende zapaldua da, tratatu txarrak jasana, gurutziltzatua zuzengabekeriaz, abusuaz eta solidaritaterik ezaz. Jarraitzaileon egitekoa mundu bat sortzea da, Jainkoaren Maitasuna sinesgarri egingo duena guztientzat, salbuespenik gabe; munduari sinesteko arrazoia emango diona. Jesusek oso argi dio: eskua luzatzea, sufrimena arintzea. sendatzea, harrera ona eskaintzea, zuzengabekeriaren aurka borroka egitea, zerbitzari izatea…, bera bezala bizitzea: kultua, legeak eta errituak baino goragokoa dela. Errepikatuz jarraitzen du Jesusek: «errukia nahi dut, eta ez opariak» .

Erreinutik hurbil da bere bizitzan maitasuna aintzat hartzen duena. Hitz egiteko eta jokatzeko nire Erreinutik hurbil da bere bizitzan maitasuna aintzat hartzen duena. Hitz egiteko eta jokatzeko nire era kontuan izanik, erreinutik hurbil naizela esango ote lidake Jesusek? Ebanjelioa ez da legea, baizik Berri Ona, beldur orotatik libratzen gaituen Albiste askatzailea, aldi berean lasaigarria eta konprometigarria. Gainerakoak maitatzea Jesus bezala bizitzea da. Harekin, haren bide bera egiten jarraitzea. Jesus aurkitu eta hura norberaren bizi bihurtzen duenak, ez du gehiago galderak egiten jarraitu beharrik. Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion: «Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti» . Eta, harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen. 34

 Jendeak bizitzeko eginen du lan, eta ez lan egiteko bizi. Historialariek ez dute Jendeak bizitzeko eginen du lan, eta ez lan egiteko bizi. Historialariek ez dute sinetsiko ezen herrialdeek gustukoa dutela inbadituak izatea. Politikoek ez dute sinetsiko ezen pobreek gustukoa dutela promesak irenstea. Munduak ez du jada gerlarik egingo pobreen aurka, baizik pobretasunaren aurka, eta industria militarrak ez du beste erremediorik izango porrota deklaratzea baizik. Kaleko haurrak ez dira erabiliko zaborra bailiran, ez baita haurrik ikusiko kalean. Zuzentasuna eta askatasuna, ahizpa siamdarrak, aparte bizitzera emanak, batu egingo dira berriro. Etsipena esperantza bihurtuko da, eta galduak zirenak topatuak, hainbeste itxaron izanaz etsitu bihurtu zirelako eta hainbeste bilatu izanaz galdu egin zirelako. Mundu honetan, gau bakoitza azkena bailitzan biziko da eta egun bakoitza lehena bailitzan. (Eduardo Galeano)