a9e1c477345869aad45edbd70e02a09a.ppt
- Количество слайдов: 13
Doinua: “O kimu samurra!” H. de Bingen XI. m. Lidda hiria (Lod) Pedrok ebanjelizatua PAZKOKO VI. Igandea 2015 eko maiatzaren 10 a B Zikloa
Sim Eliz on lar r a ugi nar en Jope hiria, Pedro bertara joan zen Judea, Galilea eta Samariako elizetatik igaro ondoren, Pedro Lidda-ra (aurreko argazkia) joan zen eta bertan elbarria sendatu. Jopeko senideok hori jakitean bere bila irten ziren. Bertan zegoela, Kornelio ehuntariaren bidaliak iritsi ziren, bera Zesarean bizi baitzen (1. irakurgaia). Argazkiek ibilbidea erakutsiko dute
JESUSEK JAUNAREN MAITASUN UNIBERTSALA EMATEN DIGU 1. irakur. : Estebanen martiriaren ondoren, Jerusalemdik at hasten da lehen ebanjelizazioa, Kornelio ehuntari jentilarekin 97. salmoa: 91 -99 salmoek herri guztien Errege Unibertsalaren garaipena kantatzen dute. 2. irakur. : Joanen lehen gutunak bere gai kuttunarekin jarraitzen du: Jainkoa maitasuna da. Ebanjelioa: Joanen ebanjelioak mahatsondoaren jarraipena proposatzen digu (joan den igandekoa): Inork ez du maitasun handiagorik bere bizia adiskidearen alde ematen duenak baino. Zuek zarete nire adiskideak.
Eg 10, 25 -26. 34 -35. 44. 48 Egun haietan, Pedro sartzera zihoala, Kornelio bidera atera zitzaion eta oinetara ahuspeztu. Baina Pedrok zutiarazi egin zuen, esanez: «Altxa zaitez, gizaki hutsa naiz ni ere» . Orduan, honela mintzatu zen Pedro: «Orain jabetzen naiz benetan Jainkoak ez duela bereizketarik egiten, baizik eta berari begirune dion eta beraren nahia betetzen duen edonor duela gogoko, herri batekoa nahiz bestekoa izan. Oraindik Pedro hizketan ari zela, Espiritu Santua jaitsi zen mezua entzuten ari ziren guztien gainera. Pedrorekin etorritako fededun juduak txunditurik zeuden, Espiritu Santuaren dohaina jentilen gain ere isurtzen zela ikustean. Izan ere, hizketa arrotzez hitz egiten eta Jainkoa handiesten entzuten zieten. Orduan, Pedrok esan zuen: «Nork uka diezaieke hauei bataioko ura, guk bezalaxe hartu baitute Espiritu Santua? » Eta Jesu Kristoren izenean bataia zitzatela agindu zuen. Ondoren, egun batzuetan bertan gelditzeko eskatu zioten Pedrori. Zesarea, Kornelio ehuntariaren herria
97. Salmoa Yahveh-Erregearen taldeko salmoa da, BABILONIAKO pentsamolde unibertsala dutena: Jaunak agertuko die mundu osoko herriei bere salbamena. - Lehen kanta Moisesena izan zen, Egiptotik askatu zuenekoa. Babiloniako atzaparretatik askatzean “kantu berri bat” egingo dute. - Jaunak ez du ahaztu bere maitasuna. - Mundu-bazter guztiek ikusi dute Jainkoaren garaipena.
97. Salmoa Zesarea (Zesarren hiria) Agertu du Jaunak atzerrien aurrean Beragandiko garaipena. Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu: garaile egin du bere esku indartsu paregabeak.
Zesarea (Ka I. m. Agertu du Jaunak atzerrien aurrean Beragandiko garaipena. Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna.
Zesarea (Ka I. m. ) Agertu du Jaunak atzerrien aurrean Beragandiko garaipena. Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena. Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok, egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!
1 Jn 4, 7 -10 Ene maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator, eta maite duen oro Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa. Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita. Hara nola agertu den Jainkoaren gureganako maitasuna: Jainkoak bere Seme bakarra mundura bidali zuen, beronen bidez bizia izan dezagun. Hau da benetako maitasuna: ez guk Jainkoari izan diogun maitasuna, berak guri izan diguna baizik, hau da, gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da
Jerusalemeko Alde Zaharra. Harkaitz Meskita. Ni maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko. Jn 14, 23
Aldi hartan, honela esan zien Jesusek bere ikasleei: <<Aitak maite nauen bezala, halaxe maite zaituztet nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete -betea izan dadin » . «Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala. Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue. Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar>>. Jn 15, 9 -17 Lekaide eta lekaimeak Afaltokian, Jesusek mahatsondoaren parabolaren kokagunea (Jn 15: 1 -17)
“Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko! Zure hegalpera biltzen dira gizakiak “ Sal 35, 8
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak www. benedictinescat. com/montserrat
a9e1c477345869aad45edbd70e02a09a.ppt