AZ G OA LM N SA EA TZ I TO O Pasiotarrak
53. SALMOA ren oa bak inis S eria kok uba ur b
Hau dino zoroak bere kautan: «Ez da Jainkorik» . Ustelduta dagoz, gauza higuingarriak egiten dabez, ez da inor on dagianik.
Baina Jainkoa gizakiei begira dago zerutik, ba ete dan zentzun onekorik, Jainkoa bilatzen ahalegintzen danik.
Danak okertu dira, bat egin dabe galdukerian, ez da inor on dagianik, bat bera ere ez.
Ez ete dabe ikasiko gaizkileak, nire herria ogia lez irunsten daben eta Jainkoaz arduratzen ez diran horreek?
Ba, bildurrez dar-dar geldituko dira, bildurtzeko arrazoirik izan ez arren, Jainkoak indargabetzen daualako erasotzaileen indarra. Lotsagarri geldituko dira, Jainkoak zapuztu egiten dauzelako.
Ai baletor Siondik Israelen salbazinoa! Jainkoak bere herriaren zoria aldatzean, poztuko da Jakob, alaituko Israel.
ESTIA B A - A OITZ OT GURE ONDOAN, JAUNA EGON ZAITEZ BETI. ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI. (bir) 1. Zu zara, Jauna, Zu, gure artzain eta gu zure artalde, nora ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe. (bir) 3. Otsoak dagoz barrutietan, zelaian eta basoan, baina otsoen bildurrik gabe Jauna, gu zure ondoan. (bir) 2. Zuk ezagutzen gaituzu danok, zu zara gure artzain on, zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon. (bir) 4. Zu gure poza ta itxaropen Zurekin goaz aurrera, egunen baten Zure betiko artaldea izatera. (bir) ”Jaunari” - J. J. Elezkano