
cf1523f4e60453cf3165ecc916397ad9.ppt
- Количество слайдов: 10
A Zikloa Urteko Bigarren Igandea 2014 ko urtarrilaren 19 a Doinua: “Ressoni el Nadal” XII. mendekoa Cabrera ( Osona )
Is 49, 3 -6 Esan zidan: «Zu zara nire zerbitzaria, Israel, zure bidez agertuko dut neure ospea» . Ni, berriz, hau ari nintzen pentsatzen: «Alferrik nekatu naiz, hutsean eta zertarako gabe akitu ditut indarrak» . Baina Jaunaren eskuetan zegoen nire eskubidea, nire Jainkoaren eskuetan nire lansaria. Ohorez jantzi nau Jaunak eta neure Jainkoa dut indar. Amaren sabelean eratu ninduen bere zerbitzari izateko, Jakoben leinuak berarengana bihurrarazteko eta Israel herria biltzeko. Orain, honela mintzo zait Jauna: «Ez da aski zu nire zerbitzari izatea Jakoben leinuak susperrarazi eta berritzeko eta Israelen bizirik geldituak itzularazteko; nazioen argitzat ezarriko zaitut, nire salbamena lurraren bazterreraino eraman dezazun» . Nazioen argitzat ezarriko zaitut
39. Salmoa Jaunarengan jarria nuen itxaropen guztia: makurtu eta entzun du nire deiadarra. Kantu berria ipini dit ezpainetan, gure Jainkoarentzat gorespen-kanta. Hemen nauzu, Jauna, zure nahia betetzeko. La Nou (El Bergada)
Ez duzu nahi izan sakrifizio eta eskaintzarik, ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik; baizik eta belarriak ireki dizkidazu, zuri entzuteko. Hemen nauzu, Jauna, zure nahia betetzeko. Siurana (El Priorat)
Horregatik diot: «Hemen nauzu» , zure nahia betetzeko. Ene Jainko, atsegin dut zure legea neure barne-muinetan. Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa, ez ditut ezpainak itxi, ongi dakizu, Jauna! Hemen nauzu, Jauna, zure nahia betetzeko. La Salut (La Garrotxa)
Zure salbazioa ez dut kolkorako gorde, zure leialtasun eta salbamenaren berri eman dut, zure maitasun eta fintasuna ez ditut batzar nagusian isildu. Hemen nauzu, Jauna, zure nahia betetzeko. Arkaitzeko Ama Birjina (Baix Camp)
1 Ko 1, 1 -3 Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Sostenes anaiak Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari idazten diogu. Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten dioten guztiekin batera, hauek eta guk Jaun bat bera onartzen baitugu. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea. Korinto
ALLELUIA Jn 1, 14 a, 12 a Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Onartu zuten guztiei, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. Sant Joan de Les Abadeses (El Ripollès)
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen liburutik ) Jn 1, 29 -34 Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Honetaz ari nintzen, “Nire ondoren datorren gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean. Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da» . Eta beste hau ere aitortu zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten, eta honen gainean gelditzen. Neuk ere ez nuen ezagutzen, baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea» Jordan ibaiko erribera
HAIERARA Pertsona on bat ikustean, saia zaitez bera bezalakoa izaten; gaiztoa ikustean, ordea, azter ezazu zure burua. Confucio
cf1523f4e60453cf3165ecc916397ad9.ppt